XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Euskararen goraipamena.

Euskara izanen da olerkariaren ametsezko maiteduna, olerkariaren maitamindua.

Lizardi-k basoa, fagadia itzala gisa, maitasunezko maila goren eta barrenkoira jasoko du euskararen erlazioa.

Euskara bere maitamindua, bere maitederra da.

Eusko bidaztiarena op. c. 166 or..

Eusko bidaztiarena olerki trinkoan Lizardik Unamuno eta Ortega y Gasset-engandik jasotako mespretxuei erantzun bortitz bat eman nahi die.

Lizardi jakitun da sasi-maisu horiek gure mintzoaz bidegabeki diotenaz.

Poemaren atarian hau dio: .

Lizardik euskara, estetika-bidean ez-ezik, etorkizun-bidean trinkotu nahi izango du X. Letek dio: . 17 or..

Bi jakintsu horiek esana gaindu nahi du.

Sasi-unibertsalismo batek eragindako euskararen aurkako preiritzia gaindu nahi du.

Beraz, Unamuno baten jarrera aski erosoa (komodoa) zen, euskara landu ordez, zapuztera mugatu zelako.

Unamunok gure mintzairaren kontra esandakoak kirtenkeriak gertatzen dira hura bezalako gizon ospetsu batengan, ezen-eta ez baitago ezer substratukorik hizkuntza bat kultua eta bestea ez-kultua egiten duenik.

Hizkuntzak historikoki, bakarrik, dira ez-kultuak; landuaz eta erabiliaz-gero hizkuntza horiek kultuak bihurtzen dira, eta hori Afrikako hizkuntzen kasuan, eta bai gurean ere.

Egia aski elementala da; hori egiztatzeko nahikoa da ikustea Gaztelako erromantzea XIII mendean oraindik zein enbrionala zen.

Hizkuntzen soziologiarentzat hori garbi dago....

Horregatik Unamunok euskarataz esana aski penagarria da.